Astekaria

Azaroak 15

Aste honetan ikasi dugu gure blogean bideoak ipintzen, bai youtubetik bai vimeotik eta beste helbideetatik. Hortaz aparte, diseinuari begira ere zenbait aldaketak egiten ikasi dugu, hala nola konplementu batzuk jartzera trbatu gara, hauen artean erlojua eta egutegia. Konplementu hauek jarri ahal izateko HTLM-ak bilatzen eta blogean txertatzen ere ikasi dugu. Gai berri bat hasi gara Blog-az aparte. Gai hau taldeka egingo dugu, lauko taldeetan, eta site bat ireki egin dugu hau egin ahal izateko. Site honen barruan orrialde berriak zabaltzen ikasi dugu, ataza ezberdinetan banatzeko eta gure lana ordenatzeko. Izen bat jarri diogu gure taldeari, eta lehenengo akta egin dugu. Hurrengo egunenan jarraituko dugu zabaldu berri dugun Site honekin, eta horretarako "Los jetas y los pasotas" testua irakurri beharko dugu honen hausnarketa egiteko.

Urriak 18

Lehen astea da, eta IKT-ko lehenengo klaseak jaso ditugu. gure proiektu garrantzitsuenetariko bat ikasgai honetan blog bat aurrera erameta izango da. Hezkuntza pribatua aukeratu dut gai bezala, askotan honen inguruan eztabaidatzen delako, eta nik eskola publiko batean ikasi arren, hauen inguruko informazioa bilatu eta aztertu nahi dudalako.

Azaroak 22

Gaur, azaroaren 22an, bi bideo ikusi ditugu praktiketako klasean, eta hauen inguruan lan bat egiten hasi gara. Horretarako, bi mapa kontzeptual landu ditugu taldean, bai bideoei buruz zein agertokiari buruz.
Nire kabuz, aldiz, sarrera berri bat egin dut nire bloggean, uniformeen gaia elementu bezala izanda. gainera, youtuben aurkitutako bideo bat txertatu dut, eta ondorengo sarrera batean nire iritzia honen ingurua ematea pentsatuta daukat.

Azaroak 28

Aste honetan kontu berri bat zabaldu egin dugu Deliciousen. Honen erabilpena linkak gordetzea da, etiketa batzuen arabera sailkatuz, hurrengo batean erabili ahal izateko. Ez da bakarrik baliogarria IKT-rako klaseentzako, ondoren ikusten ditugun linkak gorde ahal ditzakegu beste irakasgaientzako edo gure gogoko gaien arabera. Hortaz aparte, zenbait blog eta weborri ikusi behar izan ditugu, eta hauen azterketa bat egin, ondoren gure taldekideekin konpartitzeko eta hauetaz hausnartzeko. Beste alde batetik, blogean sarrera berri bat egin dut. Magistralean iksui egin dugu issu izeneko webgune bat, non zenbait aldizkari eta liburu agertzen diren. Nahiko interesgarria iruditu zaidanez, bertan bilatu egin dut nire blogarekin zerikusia zeukan zerbait, interesgarria eta erabilgarria zena, eta liburu bat aurkitu dut non eskola pribatuen adibide desberdinak agertzen diren, egiten eta defendatzen dituzten ideiekin, eta eskola pribatuak dauzkaten aurreiritzi asko apurtzen dituztenak. egokia iruditu zaidanez, HTLM-a kopiatu egin dut eta sarrera berri bat egin dut.

Abenduak 12

Gaur proiektu berri batekin hasi gara, eta Sites-ren bitartez eramango dugu aurrera. Lau taldekide gaude lan honetan, eta "La casa stark" izango da gure izena. Proiektu hau umeekin IKT lantzea dauka helburu bezala, eta gure esperientzia honen inguruan ez denez oso handia, nahiko ondo menperatzen ikasi dugun tresna bat erabiltzea pentsatu dugu, hau da, bloga. Horretarako, blog kontu berri bat zabaldu dugu, eta eskola batekoa izango balitz bezala egin dugu. Umeak bertan jarriko dituzte beraien lanak eta proiektuak, eta interneteko ezaugarri eta baliabideak ikastea da gure helburu nagusienetarikoa.

Abenduak 19

Klaseko azken eguna da gaur, eta aurreko astean azaldutako proiektua erakutsi egin dugu klase aurrean. Nahiko ondo moldatu gara lana aurrera eramateko, eta bakoitzak bere lana egin du bai klasean zein bileretan. Emaitza positiboa izan dela uste dugu, eta garrantzitsuena, baliogarria lehen hezkuntzan jorratu ahal izateko. Horren ondorioz, nahiko pozik nago egun honetan, eta nire blogarekin jarritzeko prest nago gabon hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario