Hezkuntza Pribatua
miércoles, 8 de enero de 2014
Wert legearen kontra.
lunes, 6 de enero de 2014
Matrikulen aldaketa
Gaur aztertu nahi dugun gaia da hurrengoa, zergatik eskola pribatuetan matrikulak handitu egin dira? Gaur egun daukagun egoeraren ondorioz, batez ere ekonomikoki begiratuta, esan behar dugu gobernuak aldaketa asko egiten ari dela. Egin duen aldaketa garrantzitsuenetariko bat izan da erreforma akademikoa, eskola publikoei batez ere eragin diena. Murrizketa asko egon dira hezkuntzan, irakasle gutxiago, laguntza gutxiago eta material gutxiago eskainiz eskola publikoei. Guraso askok, hau horrela izanda, beldurtu egin dira eta beraien umeak eskola pribatuetara eramatea erabaki dute. Izan ere, horrela bermatzen dute beraien umeak hezkuntza on bat jasotzea, nahiz eta beraiek ordaindu. Hurrengo irudi honetan ikus dezakegu matrikulen aldaketa nabari hau.
jueves, 12 de diciembre de 2013
Ikasleen gaitasunak lortzen.
Aurrekoetan ikusi dugun bezala, hezkuntza mota desberdinak aurki ditzakegu pribatu eta publikoaz aparte, eta hauek dauzkaten ezaugarriak desberdinak izan arren, guztiak helburu berdin bat daukate; ikasleak ahalik eta gaitasun gehien lortzea, era autonomo eta baliagarri batean. Horretarako komenigarria izango litzateke ondorengo power point hau ikustea, bai irakasleentzako zein gurasoentzako, umeak beraien ikasketa prozesuan bideratzeko.
jueves, 28 de noviembre de 2013
Hezkuntza pribatuaren inguruko gezurrak
Esan dudan bezala, askotan hezkuntza pribatua txarto ikusita dago, bakarrik goiko mailako jendea hauetara joan daitekeelako esaten dutelako, pertsonen arteko diferentziak goresten dituztelako eta era tradizional batean jarduten dutelako askoren esanetan. Hala ere, adibide asko daude honen kontra joaten doazenak, eta hemengo aldizkari honetan ikus dezakezue.
viernes, 22 de noviembre de 2013
Uniformeak
Dakigun bezala, eskola pribatu gehienak erraz identifikatzen ditugu. Izan ere, uniformea eramatea da eskola hauek daukaten ohitura bat. Uniformea da denboran zehar argudiatu egin den gai bat, jendea alde eta kontra ikusi ahal dugulako, bai eskola probatuen barruan zein kanpoan. Askotan esan da uniformeak oso garestiak direla, eta umeen izaera ezkutatzeko balio dutela. Hemen utziko dizuet aurkitu dudan bideo bat, non ikusi ahal dugu uniformeak dituen alde onak ere.
uniforme
uniforme
jueves, 14 de noviembre de 2013
Hezkuntza libertarioa aztertuz.
Hezkuntza pribatuaz aparte, beste hezkuntza mota batzuk daudela badakigu. pribatuaren guztiz kontrako aldean aurkitzen duguna hezkuntza libertarioa da, eta hezkuntza mota hau hobeto ulertzeko hurrengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet.
Ⓐ Educación libertaria. Ni exámenes, ni premios, ni castigos Ⓐ from Ⓐ Anarquistas Ⓐ on Vimeo.
Ⓐ Educación libertaria. Ni exámenes, ni premios, ni castigos Ⓐ from Ⓐ Anarquistas Ⓐ on Vimeo.
Hezkuntza pribatuaren abantailak eta desabantailak
Hezkuntza pribatuaren abantailak eta desabantailak ikusteko, youtuben aurkitu dudan Mexikoko bideo hau egokia dela iruditu zait, horregatik zuekin konpartituko dut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
