miércoles, 8 de enero de 2014

Wert legearen kontra.

Sortutako blog hau, hezkuntza pribatuaz hitz egiteko izan arren, hezkuntza guztion eskubide bat dela pentsatzen dugu, publikoa zein pribatua, eta horregatik hemen utziko dizuegu bideo bat non bai umeak zein gurasoak aurreko argitalpeneko legearen kontra altxatzen dira. LOMCE izeneko lege berri honek zenbait murrizketa egin nahi ditu gure hezkuntza publikoan, eta umen bitartez desadostasuna adierazten dute. Eskola pribatuetako matrikulak handitzea honen ondorioz ere ez da ona, guraso askok ez daudelako ados daramaten ideologiarekin, eta liskarrak sortzen dira. Hau horrela izanda, guztion eskubideak zapaltzen duen lege honen kontra azaltzen gara, eta eskola honetan eraman duten ideia defenditzea eta gure eskoletara eramatea proposatzen dizuegu. Aipatzekoa da ere umekin honelako jarduerak ondo dagoela, beraien iritzi kritikoa bultzatzen dugulako, eta beste arlo asko jorra ditzakegulako, hala nola musika, psikomotizitatea...

lunes, 6 de enero de 2014

Matrikulen aldaketa

Gaur aztertu nahi dugun gaia da hurrengoa, zergatik eskola pribatuetan matrikulak handitu egin dira? Gaur egun daukagun egoeraren ondorioz, batez ere ekonomikoki begiratuta, esan behar dugu gobernuak aldaketa asko egiten ari dela. Egin duen aldaketa garrantzitsuenetariko bat izan da erreforma akademikoa, eskola publikoei batez ere eragin diena. Murrizketa asko egon dira hezkuntzan, irakasle gutxiago, laguntza gutxiago eta material gutxiago eskainiz eskola publikoei. Guraso askok, hau horrela izanda, beldurtu egin dira eta beraien umeak eskola pribatuetara eramatea erabaki dute. Izan ere, horrela bermatzen dute beraien umeak hezkuntza on bat jasotzea, nahiz eta beraiek ordaindu. Hurrengo irudi honetan ikus dezakegu matrikulen aldaketa nabari hau.